Betebeharrak eta Baldintzak
Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen udako euskarazko ikastaroetara joaten diren herritarren kasuan:
- Eskatzailea Anoetan erroldatuta egotea.
- Ikastaroa amaitzea.
- Zerga-betebeharrak egunean izatea udalarekin.
Eskaera eta Dokumentazioa
- Udalaren diru-laguntza eskabidea behar bezala beteta.
- Nortasun agiriaren fotokopia.
- Banketxe edo aurrezki kutxak sinatutako agiria, kontu korrontearen titularra bera dela egiaztatzen duena.
- Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, matrikularen diru-sarrera egin dela egiaztatzen duena.
- UEUk emandako ziurtagiria. Bertan argi eta garbi azaldu beharko dute: ikasleak ordaindu duen matrikula-kopurua eta ikasleak egin duen ikastaroa.
- Eskatzailearen lan-egoera ziurtatuko duen agiriaren fotokopia. Agiririk ez dagoen kasuetan Euskara batzordeak egingo du balorazioa.
Eskaerak eta dokumentuak aurkezteko epea
Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen udako euskarazko ikastaroetara joaten diren herritarren kasuan, matrikula egitearekin batera.
Onartuko ez direnak
- Eskaera epez kanpo aurkeztea.
- Oinarri hauen 3. puntuan exijitutakoa ez betetzea.
Ebaluaketa eta onarpenaEskaerak Euskara batzordeak aztertuko ditu eta erabakitzeko proposamena egingo du.
Diru-laguntzak banatzeko irizpideak
- Matrikularen, baina ez egonaldiaren, kostuaren %50 ordainduko zaie ikasle nahiz langabetuei, eta %25 lanean ari direnei.