
Azken urteotan, 1960 eta 1975 inguruan batez ere, biztanleria nabarmenki hazi da, batez ere industri sektorearen garapenari esker.
Anoetak biztanleria piramide gaztea du.
| Urteak | Biztanleak |
| 1900 | 329 bizt. |
| 1930 | 384 bizt. |
| 1950 | 436 bizt. |
| 1970 | 1043 bizt. |
| 1981 | 1702 bizt. |
| 2007 | 1789 bizt. |
| 2011 | 1832 bizt. |

Biztanleen hazkunde hau auzotar berriak etorri zirelako izan da. Kopuru handi bat estatuko puntu desberdinetatik etorri zen, eta honek euskararen erabilpenean desoreka sorrarazi zuen.