
Anoeta Oria ibaiko ibar erdialdean kokatzen da. Ibaiak banatzen ditu Anoeta eta Irura. Tolosaldeko eskualdean kokatua, udalerria itsasotik 20 km-ra, Donostiatik 24 km-ra eta Tolosatik 3 km-ra soilik aurkitzen da. Gazume eta Ernio mendietatik hurbil dago. Anoetak oso komunikabide onak ditu, besteak beste, N-1 errepidearekin lotura zuzena du eta herri erdialdean tren geltokia ere badu.
Ekonomia-jarduera nagusiena industria da; eraikuntza metalikoak ekoizten dituzten industria modernoak ditu, eta batez ere papergintzaren makinariara eta bere osagarrietara zuzendutako sektore berria. Anoetak berezko hezkuntza zerbitzua du (herri ikastola), osasun zentroa, banka-zerbitzua, merkataritza sektorea eta kiroldegia. Azken urteetako etxegintza zabalkundearen ondorioz, herriak biztanleria-piramide gazte bat erakusten du.

Zabalera: 4,1 km2
Biztanleria: 1832 (2011)
Herritarren izendapena: anoetarra (kukutarrak)
Posta kodea: 20270
Herri erdigunearen antolaketa San Juan Bautista Parrokiaren inguruan (XVI. mendeko eraikina) eta duela gutxi desagertu zen aintzin Udaletxearen inguruan burutzen da. Udaletxe berriaren eraikuntzarekin batera (1989 urtean) enparantza errektangular bat diseinatu zen eta gaur egun topa daitezkeen herri erdiguneko eraikuntzak enparantza honen inguruan antolatzen dira.
1374. urterarte Anoeta “Unibertsitate” burujabe bat bezala ezagutzen zen, eta garai horretan Tolosara elkarlotu zen udalerri honetako alkatearen autoritatea aintzat hartuz. Ordutik, amankomunak ziren gastuen ordainketan parte hartzen hasi zen, baina mantendu egin zituen bere mugarriak, administrazioa eta abar. 1615. urtean erabaki zuen gaur egunerarte mantentzen duen “Hiribildu” izendapena hartzea.