Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Nekazaritza eta Baserriak 

Biztanlego langilearen gehiengo batek industrian dihardu, eta baten batzuk ere bigarren jarduera bezala baserria lantzen dute, hala ere gutxi batzuk dira oraindik baserritik ustiatzen diren etekinez soilik bizi direnak.

Beraz, herrian nekazaritza jarduera osagarri bezala lantzen da gehienbat, hortaz hauen lur-eremuen zabalera ez da oso esanguratsua, gehienetan 10 hektarea baino gutxigoko lur zabalera izaten dute.

Gehien landatzen diren produktuak: artoa, babarrunak, patatak eta zuhainak dira. Abelazkuntzan behiak nabarmentzen dira, eta hain zuzen ere haragi eta esnekien merkataritzarekin erlazionatzen direnak. Landaretza edo begetazioari dagokionez, belatze eta lar asko daude; bertako zuhaitzen kaltetan, azken urteetan “pinu insignis” delakoa asko landatu baita.  Papergintza sektorearen nagusitasunak zerikusi nabarmena izan du piñudiak landatzeko joera honetan.

"Anoetako Baserriak" argitalpenaren azala<br/>
"Anoetako Baserriak" argitalpenaren azala
Baserria

Duela hamarkada gutxi batzuk arte (batez ere euskal baserriaren krisia gertatu arte) baserria Anoetako eraikuntza nabarmenena eta nagusiena bezala ezagutu da. Gaur egun badira herrian oraindik garai haietako eraikuntza batzuk eta baserriz kanpoko bere jarduera profesionalei eta baserriko landa eta abereen zaintzak eskatzen dituen betebehar gogorrei erantzuna ematen dion segmentu finkoa ere bada.

Ikuspuntu antropologiko batetik ikusita, gaur aurki daitezkeen kultura eta giza adibide garrantzitsu askok eta askok baserri inguruan garatu den gizarte batean dute bere jatorria. Gaur egun ondare inmaterial baten jabe izan gaitezke: festak, ohiturak, usadioak, hizkuntza bat (euskara) eta hizkera bat... baserri inguruan hasi eta errotu diren belaunaldi eta familiek utzitako oinordetzari esker.

Duela gutxirarte Anoeta eliza, udaletxe eta sakabanatutako baserri multzoz osatzen zen. Baserri horien biztanleak izan dira belaunaldiz-belaunaldiz igorri den kultur material eta inmaterialea garatu dutenak.

Azken urteotan ondare hau berreskuratzeko ahaleginak egin dira eta, zentzu honetan, bertoko biztanleriak ohitura hauek gaurkotzeko ekimen ugari bultzatu ditu (dantza-soka festa, San Juan eta Santa Ageda festak...)

Era honetan 2005. urtean argitara ematen zen Juantxo Agirre Mauleonek zuzendua eta Anoetako Udalak sustatua izan den Aranzadi Zientzi Elkartearen "Anoetako Baserriak" izeneko lana nabarmendu behar da. Argitalpen honek Anoetako baserrien historiaren azterketa sakona eskaintzen du, hauen arkitektura, dokumentuak, testigantzak... aztertuz eta bide batez gaur arte iraun duen ondare inmateriala berreskuratzen du.

Baserri hauen azterketa dokumentatu honen bitartez Anoetako historiaren zati bat berreskuratu izan da eta mendeetan garatu izan den gizarte eta kultur ezagutza aberatsa ere.

| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta