Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Azpiegitura eta Zerbitzu Batzuk 

Garraioari dagokionez, ondo hornitua dago herria: Renfeko apeaderoa du, eta maiz ibiltzen dira trenak, bai Donostialdera eta baita Tolosaldera ere. Tolosaldea Bus izeneko autobus konpañia zerbitzua dago, Tolosara eta inguruko beste herrietara joateko. Madril-Irun N-1 errepidea ere herritik gertu igarotzen da.

Beste Zerbitzuak: 1992. urtetik osasun zentroa, eta banka egoitza.

Hezkuntza zentroak: Anoetako herri ikastola, 0-2 urteko gela eta haurtzaindegia.

Kultur zentroak: udal liburutegia , udaletxeko gela multimedia, Hozpel kaleko erabilera anitzeko gela, Gaztetxea eta Txolarre eskualdeko irratiaren egoitza.

Kirol guneak:  kiroldegia pilotalekua eta pilotaleku aurreko zein ikastolako kirol pistak.

Informatika guneak: Kz Gunea

Ondarea: San Juan Bautista Parrokia, XVI. mendekoa.



| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta