Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Pertsonaia esanguratsuak 

Abraham Olanok merezitako omenaldia jaso zuen Kiroldegiko hasiera ekitaldian<br/>
Abraham Olanok merezitako omenaldia jaso zuen Kiroldegiko hasiera ekitaldian
Abraham Olano

Txirrindularitzaren munduan lortutako beste garaipenen artean:

- Kolonbian egin zen Profesionalen fondoko frogan munduko txirrindularitza txapelketaren irabazlea (1995).

-Erloju-kontrakoan, munduko txapeldun indibiduala (EEBB 1998).

Txirrindulari txapeldun honen omenez Anoetako kiroldegiak bere izena darama.

Angel Peñagarikano

1980an "Xenpelar" eta "Lizardi" sariak lortu zituen. 1991n Gipuzkoako Bertsolari-txapelketa irabazi zuen. Bertso-moldea berezia du, ustekabeko ateraldiak eta hitz-jokoak ditu atsegin.

Albizturren 1957ko urriaren 17an jaio zen, baina aspalditik Anoetan bizi izan da. Txiki-txikitatik ikusi eta entzun zituen bertsolariak kantuan.

Urte askotatik hona bertso eskoletan irakasle moduan ibili izan da. 80ko hamarkadaren hasieran hasi zuen bertsolari ibilbidea Peñagarikanok. 1982an Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatu zen; belaunaldi berri baten ordezkari izatea egokitu zitzaion final hartan, eta ordutik aurrera ibilbidea luze eta oparoa egin du goi mailako bertsogintzan.

1986ko eta 1993ko Txapelketa Nagusietan ere azken saiora iritsi zen, eta 1991n, Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen. 90eko hamarkadan, bertsolari nagusietakoa izan da, eta gaur egun ere bertsogintza du jardun nagusietakoa. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kidea izan zen, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide ere bai.

imagen_trasparente
imagen_trasparente
Hilario Gaiztarro

Donostian eta Gipuzkoatik kanpo izen handia lortu zuen 1859an herrian jaiotako zirujau fina dugu. Bere fama errege-familiaren belarrietara heldu zen eta Donostiako San Ignazio klinika ospetsuaren fundatzaile izan zen.

imagen_trasparente
imagen_trasparente
Ateaga Baserriko bizilagunak

Bertan bizi ziren sei lagunek Errege-etxearen zerbitzura egon ziren, Eulalia andrea, On Alfonso eta On Luis Fernandoren diru-kutxako giltzak gordetzera helduz. Denboraldi batean Eulalia infanta gaixo jarri zenean Ateaga baserrian atseden hartzea erabaki zuen, bertan Maria Cristina Erreginaren bisitak ere jasoz.


| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta