Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Kultura 

Kultura sailak urte osoan zehar kultur ekimenak antolatzen ditu, beti ere herritarren partaidetza suspertzea ardatza izanik, eta herriko kultur ondarea zaindu eta zabaltzeko ekimenak ere garatzen ditu.

Nori zuzendua: biztanlego guztiei.

Zerbitzuak eta ekintzak:

  • Gizarte-Kultur ekintzak antolatu (Olentzero, Kabalgata, Gabonetako programazioa, Kultur Astea, Mendi Astea...).
  • Herriko festak prestatu eta aurrera eraman.
  • Aisialdi eta denbora-pasarako ekintzak martxan jarri (ludotekak, udaleku irekiak, UDA kirol kanpaina...).
  • Ikastaroak antolatu: eskulanak, marrazketa, antzerkia, plastika...
  • Udal Dantza eta Pilota Eskola kudeatu.
  • Kultur ondarea zaintzeko eta zabaltzeko jarduerak garatu.
  • Kulturarekin lotutako diru-laguntzak bideratu.
  • “Berriak Berri” udal-hiruhilabetekaria landu, Gizarte Zerbitzuetako sailarekin elkarlanean.
  • Berdintasuna lantzeko jarduerak martxoaren 8a (Emakumeen Nazioarteko Eguna) eta azaroaren 25a (Bortizkeria Sexistaren Aurkako Eguna) egunen inguruan, Gizarte Zerbitzuetako sailarekin elkarlanean.
  • KZ Gunea dinamizatu.
  • Herriko talde desberdinen ekintzak sustatu: kaldereroak, Dantza-Soka eguna, Euskal Jaia...

 Instalazioak

 
Kokapena eta harremana: Udaleko lehen solairua. Informazio gehiago edo argibideak eskatzeko kulturako dinamizatzailearengana jo dezakezu.

ANOETAKO UDALA
Kultura saila
Tel.: 943 65 12 00
Harremana:
  • Zinegotzia: Gorka Otxoa-Aizpurua
  • Kultur dinamizatzailea: Tere Soto
e-posta: tsoto@anoeta.net


| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta