Ingurumen eta Tokiko Agenda 21 sailak jasangarritasuna udal-politikan erreferentea izan dadila sustatzea du helburu, eta ingurumenaren zaintzarekin zerikusia duten ekimen guztiak lagundu eta sustatzeko orduan udalaren konpromisoa argia izan dadila lortu nahi du.
Nori zuzendua: biztanlego guztiei zein udaleko sail desberdinei.
Zerbitzuak eta ekintzak:
- Aste Berdearen eta Mugikortasun Astearen antolatu.
- Lorezaintza zerbitzua kudeatu.
- Baserri guneetako gaiak landu eta San Isidro Eguneko ospakizuna antolatu.
- Kalean utzitako autoen bilketa.
- Ingurumenaren zaintzarekin zerikusia duten gaiak era egoki batean kudeatu: ur-analisiak (horretarako Ur Partzuergoarekin harremanetan dago), hondakinen bilketa (Tolosaldeko Mankomunitatearekin koordinaturik), kalean utzitako autoen bilketa...
- Tokiko Agenda 21aren planak martxan jarri: Ekintza Planean jasota dauden ekintzak eta Eskolako Agenda 21 aurrera eraman.
- Ingurumen gaien inguruko diru-laguntzak bideratu.
Kokapena eta harremana: Udaleko lehen solairua. Kultur dinamizatzailearengana jo dezakezu abian jarri diren ekimenei buruzko informazioa eskuratzeko.
ANOETAKO UDALA
Ingurumen eta Tokiko Agenda 21 saila Tel.: 943 65 12 00
Harremanetako pertsona:
- Zinegotzia: Joseba Agirrezabala
- Kultur/ingurumen dinamizatzailea: Tere Soto
e-posta:
tsoto@anoeta-net