Teknologia berriek ematen dituzten baliabideak erabiliz, Anoetako Udalak UDAL ZERBITZU TELEMATIKOen tresna ipini du herritarren eskura, eguneroko bizitzan herritarrek Udalarekin dituzten harremanak errazteko lanabesa izanik.
Modu honetan, internet bidezko baliabide honek etxeko ordenadoretik hurrengo datuak kontsultatzeko aukera ematen du: errolda, tasak eta zergak, ordainagiriak, eskaerak etab.
Aldi berean, ohikoenak diren zerbitzuak ere bertatik eskatzeko aukera ematen du: bizikidetza ziurtagiriak, etb;.
Azkenik, beste zenbait Udaletan norbere datuak kontsultatzeko erabili ahal izango da; adibidez zerga edo tasa baten ordainketa, egindako eskaera bat etab.
Hurrengo hilabeteetan baliabide honek eskura ipintzen dituen zerbitzuak zabaltzen joango dira, Udal Zerbitzu Telematikoak Udalaren benetako leihatila bihurtu arte.
Sistema hori erabili ahal izateko identifikazio pertsonala edukitzea beharrezkoa da eta horretarako bi aukera daude: ·