Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/17
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Garbiketa araudia 

Hiri Hondakin Solidoen Bilketa eta Tratamenduaren Udal Ordenantza.

Gure gizartearen ezaugarrietako bat kontsumorako duen joera handia da eta horrek arazo berri eta nabarmenak sortarazten ditu. Besteak bete, larriena, hirietako hondakin ekoizpenaren igoera da.

Egungo sistema ekonomikoaren funtzionamenduaren oinarria lehengai mordoa hondakin mordoan bilakatzea da, non eta baliabideak mugatuak diren planeta batean.

Horregatik, eta GARAPEN JASANGARRI baten alde apostua egiten dugulako, eta gure planetaren errekurtsoen mugez ohartuz, eman beharreko lehen urratsa GUTXITZEA da, ezbairik gabe. Kontsumoa gutxitzea, eta, ondorioz, ekoizten dugun hondakin kopurua gutxitzea ere, gure ingurumenaren osasunerako behar-beharrezkoa baita.

Denok dugu ardura gure planeta zabortegia bihurtzeko garaian, eta gutako bakoitzaren esku dago neurri handi batean egoera aldatzea eta planeta osasuntsuago eta txukunago bat uztea gure ondorengoei.

Lehenik eta behin, esan bezala, gutxitzea ezinbestekoa da gure ingurumena zaintzeko. Behin hondakina sorturik, BIRRERABILTZEA komeni da, ahal den neurrian, eta, bestela, BIRZIKLATZEA. Horregatik, gaur egun egiten diren bilketa berezietan hala nola etorkizunean sortuko direnetan herritarron partaidetza irmoki bultzatu behar da.

Hemen azaldutako filosofian oinarrituz, Ordenantza honek hondakinen kudeaketa ahalik eta modu hoberenean egitea du helburu, eta hiri hondakin solidoei dagokien guztia (zerbitzuaren erabiltzaileek haiek ateratzea eta zerbitzu publiko honen kudeaketa eta prestazioa) arautzen du, udalaren eskuduntzen barruan.

Hau guztia, garbitasun eta apaingarri publikoaren baldintza egokiak lortzeko, ingurugiroa babesteko eta hondakinen berreskurapen egokia izateko.

* Anoetan Tokiko Agenda 21aren inguruan egin diren ekimenak ezagutu itzazu


Fitxategiak

| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta