
Ernioaldeko Udaltalde 21, bere izenak dioen bezala, hainbat udalerrik osatzen duten lan-taldea da, eta Tokiko Agenda 21 ezartzea du helburu. Horrela, udalek talde lanaren abantailak aprobetxatzen dituzte, elkarren artean Tokiko Agenda 21 prozesuari buruzko informazioa eta esperientziak elkarraldatuz.
Tokiko Agenda 21 udal agintariek herrian iraunkortasuna lortzeko sustatu eta garatzen duten Ekintza Plana da, 21. mendean sortu eta jarraitu beharreko plana. Hortik bere izena, Tokiko (udalerrikoa delako), Agenda (iraunkortasunaren alde gauzatu beharreko plana delako) eta 21 (21. mendeko plana delako). 2004ko abuztuaren 27an azaldu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Ernioaldeko Udaltalde 21 sortu eta garatzeko lankidetza-hitzarmena, erakunde hauen artean adosturik:
Hitzarmen honen arabera, Udaltaldearen finantziaketa horrelaxe burutu beharko litzateke:
Proiektuaren arduradun gisa ondokoa izendatzen zen: Pello Zendoia Cardenal, Villabonako Udaleko Ingurumen zinegotzia. Hitzarmena indarrean sartu zen sinatu zen egunean, 2004ko urriaren 18an. Udaltaldeko koordinazioaz arduratzeko Itziar Eizagirreri kontratatu zitzaion, hainbat azterketa egin ondoren. Bestalde, deialdia egin zen egitasmoaren fase desberdinak lantzeko aholkularitza enpresa kontratatzeko. Hiru enpresa aurkeztu ziren: Prospektiker, Ortzadar eta Ondoan. Otsailaren bukaeran egindako bilera batean proposatu zen Ondoan enpresa kontratatzea zerbitzua emateko. 2005eko maiatzaren 30ean beste bi dokumentu sinatu ziren: Aalborg-eko gutuna eta Iraunkortasunerako Konpromisoa.
Ekainetik aurrera abian jarri zen Ernioaldeko Udaltalde 21eko informazio-gunea., herritarrek Agenda 21 prozesuari buruzko informazioa, galderak eta iradokizunak egiteko. Aholkularitza-enpresak udalerri bakoitzeko diagnostikoaren zirriborroa landu zuen, datuak iturri desberdinetatik lortuz. Zirriborro hori eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko mahai teknikoak eta herri batzarrak antolatu ziren. Anoetaren kasuan, 2005eko urriaren 18ko Ingurumen batzordean proposatu zen hiru mahai tekniko osatzea, diagnostiko zabal hori arloka lantzeko, gaien arabera. Hiru mahai tekniko sortzea proposatu zen: Ekonomia, Ingurumena eta Mugikortasuna eta Soziokulturala.
Batzorde horretan aipatu zen bai mahai teknikoak eta baita herri batzarrak ere organo kontsultiboak zirela, ez erabakikorrak. Eta organu hauek prozesu osoan hiru aldiz elkartu beharko zirela azaldu zen: