Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2010/05/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
    Laguntza

Aurkezpena 

ANOETAKO UDALA
Euskara Saila

  • Euskara Saileko zinegotzia: Ainitze Etxaniz
  • Hizkuntz Normalizaziorako teknikaria: Idoia Olano
  • e-posta: euskara@anoeta.net
  • Tel.: 943 651200
  • Kokapena: udaletxeko 3. solairua

Badakizue ipurtargiarena?

"Kinkan daude. Naturaren bilakaera berezia osatzen dute ipurtargiek. Biziberritzea ziurtatzeko estrategia dute argia: emeek argi egiten dute gauez, argi hori ikusita aurkitzen dituzte arrek, eta hala erreprodukzioa ziurtatu. Azken aldian, ordea, gauez nonahi dago elektra-argia, eta arrei ezinezkoa zaie emeak aurkitzea. Argien inbasioak ipurtargia arriskuan dauka ingurune industrializatuan.” (Jon Sarasua)

Euskararen komunitatea biziberritzea ipurtargien argia bezala da: hazidunak erakartzeko modua, biziberritzea ziurtatzekotan. Eta gure kasuan ere, argien inflazioa ez dago urruti. Zorionez, naturaren eta euskararen etorkizuna ez daude Ingurugiro eta Hizkuntza Politiken mende bakarrik. Baina horiek ere eragin dezakete.

Anoetako Euskara batzordean helburuak horiek ditugu. Alde batetik herriko hizkuntza-politika egoki bat diseinatzea eta bestetik berau posible egingo duen herritarren partehartze eta inplikazio soziala bultzatzea.

Jon Sarasuak aitaren etxea eta amaren sua metaforak erabili izan ditu. Aitaren etxea egitura politikoa da; etxeak bezala, bere egitura duena, mugak, edozein botereren mugak bezala, territorio beti imaginarioak. Amaren sua berriz, ez da ez imaginario ez balizko. Hizkuntz komunitate moduan dugun irautea da; eta iraute hori, kultur transmisioa, azken batean, garena. Proiektu politiko asko egon dira historian zehar, mila aitaren etxe klasetan egon gara. Baina Campionek zion bezala, zerbait izan bagara euskaldun moduan, hizkuntz komunitate historiko izan gara: su bat, amaren sua.

Aitaren etxea askotan bota dute, proiektu politiko ezberdinak alegia, baina amaren suak hor dirau... etxeak eraikitzeko beharrezko den bizia alegia...

...suaren garrari eutsiz, lortuko ahal dugu ingurugiro politika on batez, euskararen argia topatzea?

Dirulaguntzak

Ikastaroa bukatu ondoren, matrikula kostuaren %75 ala %100 itzuliko zaie, diru-laguntzen ordenantzetan ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte. 
  • Bestelako erakundeei: dirulaguntzak ematen zaizkio euskararen alde lan egiten duen hainbat erakunde eta komunikabideri. Hala nola, Herri Urrats, Nafarroa Oinez, Kilometroak, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Euskal Eskola Publikoaren Festa, Argia, Galtzaundi Aldizkaria, Hitza, Txolarre, Galtzaundi Euskara Taldea (TEPE gara dezan), Kontseilua...

Ekintzak eta Kanpainak

Sentsibilizazio Kanpainak

  • “Zure eginkizuna, herriaren etorkizuna”
Anoetako Udalak herritarrei informazioa bidaltzen die, euskara ikasteak, erabiltzeak eta transmititzeak duen garrantzia azalduz, eta hainbat aholku ematen dizkie euskara ikasteko, erabiltzeko eta transmititzeko.

  •  “Etxetik hasi behar delako”
Anoetako Udalak herriko haur jaioberrien gurasoei informazioa bidaltzen die, euskara familia bidez transmititzeak duen garrantzia azalduz.

Euskarak oraintxe arte ez du babes ofizialik izan eta familia barruko transmisioari esker heldu da gaur egun arte. Familia bidezko transmisioa da, zalantzarik gabe, euskara jasotzeko modurik naturalena, aberatsena eta eraginkorrena. Familian ikasten dutenak izaten dira euskara gehien ezagutu eta erabiltzen dutenak. Beraz, hau kontuan izanik, oso garrantzitsua  da haurra txikitatik ingurune euskaldun batean heztea


  • Egonaldiak familia euskaldunetan
HABEk antolatzen duen kanpaina honetan parte hartzeko aukera ematen zaie urtero Anoetako familia euskaldunei bando bidez.

  • Egutegiak eta argazki lehiaketa
Udalak argazki lehiaketa antolatzen du herritarren artean. Helburua: urteko egutegia kaleratzea herritarrek ateratako argazkieki.


  • Euskara ikastaroak helduentzat
Anoetako Udalak, Anoetako Herri Ikastolarekin eta Irurako Udalarekin batera, herritarrentzako euskara ikastaroak jartzen ditu abian ikasturtero. Euskaldunak ez diren gurasoentzat oso interesgarriak dira ikastaro hauek, familia bidezko euskararen transmisioa sendotzen laguntzen dutelako. Gehienetan seme-alabek eskolan pasatzen dituzten orduak aprobetxatzen dira klaseak jasotzeko. (Euskara ikastarorako matrikula orria)

- Ikastaroaren ezaugarriak
       
                - Norentzat: edonorentzat
                - Data: urria-ekaina (izena emateko garaia: iraila)
                - Lekua: Anoetako ala Irurako udaletxean
                - Ordutegia: beharrei egokituriko ordutegia ezarriko da 
                - Prezioa: euskaltegien matrikulen araberakoa
                - Beka-sistema:Ikastaroa bukatu ondoren, matrikula kostuaren %75 ala %100 itzuliko zaie, diru-laguntzen ordenantzetanezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte.

  • Merkataritza kanpaina UEMArekin elkarlanean
       
         
           
             
Euskara Zerbitzuak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin batera, honako zerbitzu hauek eskaintzen dizkie udalerriko merkatariei:
               
                 
                   
- Jendaurrean jarri beharreko euskarazko testuen zuzenketa
                       
                         
- Jendaurrean jarri beharreko erdarazko testuen itzulpena
                       
                           
    - Jendaurrean jarri beharreko idatziak txartel txukunetan lortzeko aukera.
                         
                               
    - Euskarari buruzko zalantzak argitzeko hizkuntza aholkularitza.
                         
                                 
    - Zerbitzu honetaz baliatzeko bete beharreko baldintzak: 
                           
                                     
              - Udalerriko establezimendua izatea. Partikularren itzulpenik ez da egingo.
              - Erakude ofizialen mendeko erakundea ez izatea.
              - Idatziak edo testuak jendaurrerako izatea.

                               
  • Euskara sustatzea lan-munduan
         
           
             
               
                 
                   
Anoetako Udalak Galtzaundi Euskara Taldearekin hitzarmena sinatu zuen 2007an, euskararen erabilera sustatzeko lan-munduan. Galtzaundi Euskara Taldeak bisitak egin dizkie Anoetako enpresei euskararen aldeko konpromisoak hartzera gonbidatuz. Hartutako konpromisoak betetzerakoan izandako edozein zalantza argitzeko edo laguntza emayeko, enpresak beti izango du Anoetako Udalaren eta Galtzaundiren laguntza, hainbat informazio interesgarri eta itzulpen zerbitzua ere eskura izango dituelarik.
         
         
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza ere enpresa handiekin (15 langile baino gehiago dituztenekin) harremanetan jarri da helburu berberarekin.

  • Euskarazko produktuen katalogoa
         
           
             
               
                 
                   
                     
                       
                         
Euskarazko produktuen katalogoan, jostailu, musika, informatika, liburu, aldizkari, bideo eta aisiarako beste hainbat produkturen merkatu zabalean, euskarazkoak nabarmentzeko ahalegina egin dute. Hain zuzen ere, euskaraz jolasean, ikasten, hezten edo gozatzen lagunduko dizueten produktu horien berri ematen du.
           
Anoetako Udalak abenduan etxe guztietan banatzen du katalogo hau, baina urtean zehar kontsultatu nahi izanez gero, hauxe duzue helbidea: www.katalogoa.org

  • Gastronomia elkarteetan eragiteko ekimena
         
           
             
               
                 
                   
                     
                       
“Egin txokoa euskarari txokoan” lemapean, Tolosaldeko 12 udalek, Anoeta barne, elkarte gastronomikoetan euskararen erabilera sustatzeko ekimenean parte hartuko dute. Helburua: eguneroko funtzionamenduan euskaraz aritu ahal izateko, hainbat tresna jartzea gastronomia elkarte hauen eskura.

  • Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina
         
           
             
               
                 
                   
Anoetako Ikastolarekin batera, Gaztezulo aldizkariak martxan duen ekimenean parte hartzen du Anoetako Udalak. Helburua: DBH4ko ikasleengan irakurzaletasuna sustatzea.

         
           
             
               
                 
                   
                     
                       

Anoetako Ikastolarekin batera, idazlan marraztuen lehiaketa antolatzen du udalak. Helburua: literatur sormenerako zaletasuna bultzatzea haur eta gaztetxoengan.

  • Apelliduak abizendu! Hobe zuk ere egingo bazendu!!!

Zure abizenak euskarazko grafiara aldatu nahi badituzu, zabaldu beheko aldeko "Tarjetoia_Apelliduak" eta "Eskaera-orria_Apelliduak" fitxategiak.

 


                       

| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta