
Udalerriko gizarte-bizitza euskalduntzearren, Anoetako Udalak hainbat sektore euskalduntzeko prozesuak bultzatzen ditu. Besteak beste, Merkataritza kanpainak antolatzen ditu, beste erakunde batzuekin (UEMA, Kontseilua, Galtzaundi...) lankidetzan jardunez.
Anoetako Udala Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide da, eta bertatik euskarazko material ugari bideratzen da: hiztegiak, fakturak, karteltxoak...
Eskaerak egiteko deitu Anoetako Udalari (943651200), eta dohainik jaso duzu eskatutakoa.

Era berean, eskualdeko herri guztietan Kontseilua Bai Euskarari Akordioa garatzen ari dela, eta, horren harira, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko aukera dagoela.
Informazio gehiago jasotzeko edo ziurtagiria eskuratzeko interesa baduzu, jo Galtzaundi euskara elkartera: tepe@galtzaundi.com edo 943655004.