ABIZENAKZein hizkuntzatan dituzu idatzita abizenak nortasun agirian?
Ez al duzu inoiz pentsatu euskaraz idaztea zure abizenak?
Nola eman nahi dizkiezu seme-alabei zure abizenak?
Orain oso erraz alda ditzakezu zure abizenak euskarazko grafiara! ANIMA ZAITEZ!
Zein dokumentu aurkeztu: - Eskaera-orria behar bezala beteta eta sinatuta (ikus aurrerago)
- Errolda-ziurtagiria (udaletxeko bulego orokorrean eskatu)
- NAN edo pasaportearen fotokopia
- Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria (dagokion erregistro zibilean)
- Familia liburu osoaren fotokopia (ezkonduta egonez gero eta haurrak izanez gero)
Non eta noiz aurkeztu:Udaletxeko Euskara Zerbitzuan: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 15:00etara.
Zein pauso emango ditugun: - Eskatzailearen dokumentazioa bildu eta bake-epaitegian tramiteak hasiko ditugu.
- Hilabete batzuetara aldaketa idazten dute jaiotza-liburuan, ezkontza-liburuan eta adin txikiko seme-alaben jaiotza-liburuetan.
- Eskatzaileak jaiotza- eta ezkontza-ziurtagiri berriak eskatu beharko ditu.
- Eskatzaileak dagokion erregistrora jo beharko du familia-liburuarekin, ezkontza-orrian eta seme-alaben orrietan aldaketak erregistra ditzaten.
- NAN berria eskatu beharko du.
IZENA EUSKARAZHemen eskuragarri dagoen eskaera-orriak EZ DU BALIO izena aldatzeko. Horretarako beste prozedura bati jarraitu behar zaio. Kanpaina hau abizenak aldatzeko soilik da, izena aldatu nahi izanez gero, jo zuzenean udaletxeko Bake-epaitegira.