Diru-laguntza eskatzeko interesa duenak honako hauek izan behar ditu kontuan:
ONURADUNAK: 2011-2012 ikasturtean eta 2012ko udan euskara ikastera joango direnak
ESKAERA NOIZ EGIN?
- Ikasturte osoko ikastaroa denean: udalak deialdia kaleratu eta 15 egunera gehienez ere, beraz, 2011-2012 ikasturteko eskaerak egiteko azken eguna urriaren 24a izango da.
- Ikasturte osoko ikastaroak ez direnean (otsailetik aurrerakoak, udakoak, bereziak...): ikastaroaren matrikulazio-garaia amaitu eta 15 egunera gehienez ere.
ESKAERA NON EGIN? Udaletxean
ZEIN AGIRI AURKEZTU BEHAR DIRA?
- Eskabide-orria behar bezala beteta (ikus beheko fitxategia)
- Nortasun-agiriaren fotokopia
- Banketxe edo aurrezki kutxak sinatutako agiria, kontu baten titularra zarela egiaztatzen duena
- Matrikularen ordainagiria(k)
- Langabezian bazaude, LANBIDEk egindago txostena, izen-ematearen aldiei buruzkoa (ikastaroa amaitzean aurkeztu)
- Jubilatua bazara, hori ziurtatuko duen agiria.
- Euskaltegiak emandako ziurtagiria. Bertan matrikula-kopurua, asistentzia, hasiera eta amaierako maila eta aprobetxamendua aipatuko ditu euskaltegiak (ikastaroa amaitzean aurkeztu)