Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/05/14
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa 

Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa Anoetako Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek, Anoetako Herri Ikastolarekin elkarlanean, antolatzen dugu. 2006. urtean antolatu genuen lehen aldiz, eta 2012. urtean seigarren edizioa burutu dugu.

Hiru adituz osaturiko epaimahaiak 12 ipuin saritu ditu, ondoko kategoriatakoak:

A: LH3-LH4
B: LH5-LH6
C: DBH1-DBH2
D: DBH3-DBH4
 

Saritutako ipuinen liburuxka apirilaren 26an banatu da ikastolan, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez.  Egun horretan, Kontukantoi taldeko ipuin kontalariak ipuin bat kontatu die Ikastolako txikienei auditorioan.

Ondoren, sari banaketari ekin zaio; baina banaketarekin hasi aurretik, ipuin kontalariak saritutako ipuinetako bat kontatu du denen aurrean.

Ikastolako sari-banaketa ekitaldian bertako ikasleek zuzen-zuzenean hartu dute parte.


| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta