Anoetako Udalak eta EAE-ko administrazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu berri dute, herritarrek EAEko administraziora zein bere menpe dauden erakundeetara zuzendutako idatziak Anoetako Udalean aurkeztu ahal izateko. Aldi berean, Anoetako Udalera zuzendutako idatziak EAE-ko administrazioaren bulegoetan aurkezteko aukera egongo da, eta bi erakundeek bere erregistroak koordinatzeko irizpideak onartu dituzte.