
Gure kaleetako hainbat txokotan txakurren gorotzekin topatzen gara maiz, eta, egia esan, hori ez da inoren gustokoa. Horregatik zuen laguntza eskatu nahi dizuegu errealitate hau aldatzeko.
Ildo honetatik, Udalak txakurren gorotzak jasotzeko zabor poltsa bereziak emango dizkie txakurrak dituzten guztiei. Hauek doan banatuko dira, eta eskuragarri egongo dira ondorengo tokietan: Udal administrazio gunean, udal liburutegian eta kiroldegian. Erabil itzazu poltsa hauek, eta Anoeta txukunago bat lortzen lagunduko duzu!