Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/16
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

IZENPE On-Line Txartela 

IZENPE txartela: Herritarren Txartel Elektronikoa

Zure HTErekin etxetik mugitu gabe hainbat udal-izapide egin ahal izango dituzu eta Zerbitzu hauek erabili ahal izango dituzu:

ZERBITZU TELEMATIKOAK (Zerbitzu Telematikoen gunera joan)

  • Herritarren udal-errolda kontsultatu
  • Udaleko tasak eta zergak kontsultatu 
  • Udal-ordainagiriak kontsultatu 
  • Herritarraren enpadronamendu ziurtagiri elektronikoa eskatzeko ere

ABRAHAM OLANO UDAL-KIROLDEGIA: (kiroldegiko gunea ikusi)

  • Kiroldegiko Instalaziotan sarrera baimentzea:
    - Bai Bazkideei
    - Bai ikastaro partehartzaileei

UDAL LIBURUTEGIA:
(Udal liburutegiko gunera joan)
ELSN sisteman barneratuz (Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala) maileguetarako eta erreserbak on-line egiteko, txartela liburutegiko bazkide bezala erabil dezakezu

KZGUNEA:
(Kz Guneko gunera joan)

Zure txartela saioari ekiteko erabil dezakezu. Horretaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak www.gipuzkoa.net helbidearen bidez eskaintzen dituen zerbitzu telematikoetarako sarbidea izango duzu.

OGASUNA:


Aitorpenak aurkeztea, ziurtagiriak eskatzea, zure zerga-informazioa, zure zorrak, zure aitorpenak, zure itzulketak...

DIRU-LAGUNTZAK:


Ondorengo esparruetakoak: politika sozialak, berrikuntza eta ezagutzaren gizartea, kirolak, euskara, haurrak, gazteak, garapenerako lankidetza... Kontsultak, kexuak eta iradokizunak. (Geroz eta zerbitzu gehiago jartzen joango dira)

Informazio gehiago Administrazio sailan eska ezazu.


| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta