Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/13
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Alkatearen agurra 

Ongi etorri eta eskerrik asko Anoetako Udalaren web orri hau irekitzeagatik.

Anoeta Tolosaldean kokaturik dagoen herri txikia da, 4.1 km2 ditu, Oria ibaiaren ezkerraldean, 74 metroko altueran kokatua, Ernio eta Uzturre mendien magalean Oria ibaiak banatzen gaitu alboan ditugun Irura eta Tolosatik baina, ondorengo beste herri hauekin ere muga egiten dugu: Alkiza, Asteasu, Billabona, Hernialde eta Zizurkilekin. 1374an “Unibertsitate” titulua zuenean, Tolosarekin elkartu zen baina, 1615ean “Hiribildu” titulua lortu ondoren Tolosatik bereiztu zen.

XX. mendean eta bereziki 60ko hamarkadan, baserri edo landa girotik hiritarrera igaro zen gure herria, hau da, nekazaritza-ekonomiatik, industria-ekonomiara. Horrek Anoetan populazio hazkunde nabarmena eragin zuen eta aldi berean bizimodu tradizionalaren bukaera eta urbanoaren hasiera. Aldaketak handiak izan badira ere anoetarrok gure izaera propioa mantentzeko ahalegin berezia eginez jarraitzen dugu, nondik gatozen jakinik, non gauden badakigu eta nora joan nahi dugun ere garbi daukagu.

Ziur naiz etorkizun oparoa duen herria dela eta hori hemen bizi garen guztion artean lortuko dugula eta, beraz, lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke zuei gogorarazteko iradokizunak bidaltzeko zabalik duzuela orri hau. Gure herria ezagurzen ez duzuenoi, berriz, bertaratzeko gonbitea luzatzen dizuet, Gipuzkoako beste txoko eder bat ezagutzeko aukera paregabea duzue, ziur izan beti ongi etorriak izango zaretela.

Agur bero bat

Pedro Mª Estanga Lasa ALKATEA


| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta