Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2011/12/19
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Euskal Jaia 

Euskal Jaia

Euskal Jaia urriko bigarren igandean antolatzen dugu urtero. Jai honen helburua gure euskal naziotasuna aldarrikatzea da, hala nola baserri munduari gure babesa adieraztea. Aurten urriaren 9an izan zen.

Egitarau oparoa izan genuen aurtengo Euskal Jaian, eta primerako giroa egon zen herrian, goizean goiz Donostiako joaldunen hots berezietatik hasita.

Azokan baserritar eta artisauen postu asko izan ziren, eta baita erakustaldi interesagarriak eta bitxiak ere -Errezilgo Bittori Otaegiren arto-azalezko eskulanak eta Iñaki Agirrezabala Matxinbentako saskigilea- , ardo dastaketa Bentaldea Bodegoiaren eskutik...., eta musika ere ez zen falta goizean zehar: txistulariak, dultzaineroak, Loatzoko musikariak...

Eguerdian 200 lagun baino gehiago egon ziren txekor jatean, eta arratsaldean festarekin jarraitu genuen: harrijasotzaileak, erromeria, taloak.... Urtetik urtera geroz eta arrakasta handiagoa du Euskal Jaiak, eta hori pozgarria da. Hurrengo hitzordua: datorren urteko bigarren igandean!


| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta