
Azaroaren 13tik 19ra ospatu genuen Kultur eta Kirol Astea Anoetan. Besteak beste, SOS RACISMOko erakusketa bat egon zen ikusgai kiroldegian aste osoan zehar: NI ERE PERTSONA.

Umeentzako ekintzak ere antolatu ziren: Kontukantoiren ipuin kontaketa, Xake Txapelketa (40 ume inguruk hartu zuten parte).....

Musika ere ez zen faltan izan: Loatzo Musika Eskolako ikasleek entzunaldi bikaina eskaini ziguten.

Urriaren 9an ospatutako Euskal Jaiaren bideoa proiektatu genuen ere, eta ondoren Nepaleko diaporama eta himalayismoari buruzko solasaldi interesgarria eskaini ziguten Asier Izagirrek eta Aitor Munduate.

"Baginaren bakarrizketak" antzerkian ere jendez lepo bete zen Mikelasagasti audiorioa.
Larunbat goizean 20 bikotek hartu zuten parte gazte eta helduen kros mistoan. 3500 m.ko ibilbidea egin zuten korrikalariek giro onean.
Eta Kultur eta Kirol Asteari amaiera emateko, bertso bazkaria, Amaia Agirrere eta Iker Zubeldiarekin. Giro ezinhobea jarri zieten bertsolariek bazkarian parte hartu zuten 40 lagunei.