Anoetako Udalak jarduera desberdinak antolatu ohi ditu urtez urte, emakume eta gizonen eskubideen parekidetasuna aldarrikatzen diren egun honen inguruan: antzerkiak, hitzaldiak, ikastaroak (hizkuntza ez sexista, barreterapia, asertibitatea eta.), filmeak, afariak, bertso-bazkariak, erakusketak etab. luze bat.
Aurten afaria egin zen martxoaren 11n, eta 31 emakumek hartu zuten parte.
Bestalde, martxoaren 13an neska eta emakumeen arteko Xake Topaketa antolatu zen, eta adin desberdinetako 33 partaide aritu ziren jolasean; bukaeran, Orbinox enpresak eskainitako oroigarria banatu zitzaien denei.