
Ekainaren 23an urteko egunik luzeena ospatzen dugu. Hortaz, 18:00etan buruhandi eta erraldoien kalejira egiten da, herriko txistulariek alaiturik. Eta 21:00ak aldera herri afaria plazan.

22:30ean sua pizten da, eta herriko ume eta helduen koroak hainbat abesti kantatzen ditu. Gero, umeak saltoka ibiltzen dira suaren inguruan, eta erromeria egiten da Anoetako Markox Landa aita-semearen ahosoinuaz alaiturik.
Ekainaren 24an Jubilatuen Eguna ospatzen da. Meza Nagusia egiten da, eta dantzariek dantza egiten dute jubilatuen omenez. Ondoren, udalak bazkari ederra oparitzen die.