Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/23
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Ibilbideen berreskurapena 

Anoeta eta Alkiza bitartean doan aintzin auzo bidearen berreskurapena

Anoetako ondare historikoa berreskuratzeko lanetan Anoetako Udalak pauso garrantzitsu bat eman du; aintzinatik hasi eta duela 49 urterarte Anoeta eta Alkiza lotzen zituen komunikazio bide bakarraren berreskurapenarekin.

Udalaren ikerkuntza lanari esker, lehenik eta behin haserako trazatua zein zen aztertu egin da, gero sastrakak garbitu eta ibilbide hau osatzen dituzten metro guztiak berregiten ari dira.

Une honetan trazatu guztia berreskuratzeko lanak aurrera doaz eta epe gutxira bi herrialdeak lotuko dituen natura gune batean kokatzen den bide zoragarria izango dugu.

Anoetako Udalak bultzatu eta gauzatu du hiru erakunde publikoen arteko elkarlanerako akordioa.

Ondorioz, Anoetako eta Alkizako Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko konpromezu honi esker, lehen pausua eman da. Horrela lehenik eta behin, aintzinean galdurik zegoen bide-trazatua argitu eta identifikatu da. Ondoren, proiektua osotasunean finkatu da eta, azkenik, lanei ekin zaie. Ondorioz gaur egun zati garrantzitsu baten berreskurapena lortu izan da.

Duela 49 urte arte, Anoetatik igarotzen den bidexka hauxe bera da Alkizak bere bizitza garatzeko saldu edo erositako materialak garraiatzeko beharrezkoa zuen garraiobide berbera. Anoetatik igarotzen zen, bi herrien arteko komunikazio bide bakarrak, ondare historiko garrantzitsua da. Anoetako Udalak bere ondarea berreskuratzeko aleginan murgildua dago eta horretarako elkarlanerako zenbait pauso abian jarriaz, bidexka honen zatiak apurka-aurka berreskuratuz doa, une honetan Alkizako Errekalde baserriraino doan bidexka eremua lantzen ari da.


| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta