Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2008/07/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Done Jakue Bidea 

imagen_trasparente
imagen_trasparente
Done Jakue Bidearen seinalizazioa

2004ko martxoan Anoetako Udalak Done Jakue bidea seinalizatzeari ekin zion, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailetik %50eko diru laguntza jaso zuen.

Herrian aurki daitezkeen seinaleak hauek dira:

  • bat Idiakaitz auzoan (egurrezko postea gezi batekin)
  • bat San Juan Kalean (Goikoetxea jatetxearen aldameneko horman; egurrezko gezia).
  • bat plaza txikian, bus geltokia eta panel informatiboaren ondoan (egurrezko postea bi geziekin) -bat Sortalde kalean (egurrezko postea gezi batekin)
  •  Bestalde, bi loseta jarri ziren lurrean Izarti gozotegiaren aurrean.
Vía Crucis-eko 12. estadioari dagokion XVI. mendeko gurutzea ikastolatik 50 m-tara kokatzen da.<br/>
Vía Crucis-eko 12. estadioari dagokion XVI. mendeko gurutzea ikastolatik 50 m-tara kokatzen da.

Informazio interesgarria

Tolosaldea Tour-ek Santiago Bideko bulegoaren zerbitzuak kudeatzen ditu.

Bertan, bideari eta ostatuei buruzko informazioa eskuratu, aholkuak jaso eta erromesaren egiaztagiria egiteko edo sinatzeko aukera izango duzu.


| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta