
Aintzinatik herri erdigunea Elizaren eta aintzin udaletxearen inguruan kokatu eta garatu da.
Udaletxe berriaren eraikuntzaren ondoren (1989 urtean) enparantza errektangular bat definitu da erdiguneko eraikuntza guztiak antolatzen dituena.
San Juan Bautista Eliza Irurako elizarekin paralelotasun asko ditu. Nabe bakarrekoa da eta oso neurri murritzekoak, abside poligonal batekin eta gurutze tankerako ganga edo bobedez osatua. Sarrera punta erdiko arkoko portada xume batek osatzen du. Dorrea ere eraikuntza osotik nabarmentzen da.
Aintzin Udaletxea arkitektonikoki herritarren etxe baten tankera izan du (duela gutxi, bertan behera bota zen). Nabarmendu zitezkeen elementu bezala, forjazko balkoi luzea eta armarria aipa zitezkeen.
Udaletxe berria, eraikuntza modernoa baldin bada ere, eraikuntza hauek azaltzen dituzten tankera tradizionala gordetzen du: arkupea (portikoa), balkoiak eta armarria.
Elizaz eta Udaletxeez gain herri erdigunean interesezko beste eraikuntza bat ikus daiteke: Erretore Etxea. Aurrekaldean eraikuntza 1913. urtean berreraiki zela adierazten duen plaka txiki bat txertaturik du. Bere itxura aintzin baserri batena da.
Etxe honekin harremanatua, edota gutxienez izenarekin erlazionatua, Apaetxea dugu. Hau, eraikuntza handi bat da, baserri tankerakoa, aurrekaldean armarri bat duelarik.

Herria trenbidearen arabera sailka dezakegu. Horrela puntu desberdinetara irist gaitezke.
Iturgaitza baserria, herri erdigunetik oso hurbil kokatua dago. Eraikuntza honetan nabarmentzen dira arku beheratu formako ate bat eta Ipar fatxadan leiho konopial bat ere. Tankera honetako beste bi leiho gaur-eguneko kokagunetik atera egin dira eta fatxada nagusian txertatuak izan dira lore apaingarri batzuk ipini zaizkiolarik.
Bere sotoa ere berezia da. San Juan baserria aintzin ermita baten inguruan kokatzen da. Erlazio honi esker baserri parean kalbario gurutze bat aurkitzen da. Erabat apainduta dago. Tamalez, ermita baten alboan kokatzen den kalbario bakarra da hau.
Mendigibel eta Buztinaga baserriak, Anoetako “Irutxulo” bezala ezagutzen zen errotaren alboan daude, erdigunetik oso hurbil kokatzen dira. Nekazal eraikuntza taldea nagusiena nahiko urrun aurkitzen da, Billabona eta Asteasu inguruan.

Tapi, Agerre eta Etxeberri baserriak, trenbide alboan kokatzen den taldea osatzen dute. Lehenak bere egituraren zurezko zati bat agerian du eta honek oso kutsu apaingarria eskaintzen dio.
Atzekaldeko fatxadan leihoek barlasaiak (alféizares) edota harrizko euskarriak dituzte. Agerre xumeagoa da, hormak errebokatuzko eta enkalaturiko manposteriz eginak ditu. Etxeberri, alboko fatxada batean, duela oso gutxi butsatu diren arkupe batzuen aztarnak ditu.
Berezitasun gehien duen xehetasuna hormapikoa da, adreiluz eginiko ganbararen itxiera. Horretaz gain, fatxadari panel apaingarri bat eskaintzen dizkioten adreiluz sortutako hutsuneak daude. Iturralde, Ateaga, Etxeberri eta Ateaga aipatu diren azken baserrien bide inguruan kokatzen dira.
Ateaga 1666 urtean eraikitutako baserria da, armarrian dagoen idatzi txikian ikus daitekeen bezala. Latinez idatzia dago eta testuan eraikuntza prozesuaren gertaerak aipatzen dira. Armarriak, eskaileraz irits gaitezkeeen kupuladun eraikuntza bat azaltzen du. Zaila da argitzea zein da etxearen izenarekin duen harremana: Ateaga (ate langa).
Beherago Ateaga Etxeberri aurki daiteke, bere fatxadan butxatutako punta-erdiko arkua dugu. Iturralde adosatutako bi eraikuntza biki dira. Bere bizilagunek etxebizitza hau betidanik bakarra izan dela aipatzen dute.
Ateagatik, auzoko bideen bitartez Zumalakardi, Bideondo, Aginaga Etxeberri eta Aginaga-Azpikoa baserrietaraino iritsi gaitezke. Guzti-guztiak nekazal eraikuntzen adibide garbiak dira.

Informazio gehiago lortzeko Aranzadik eginiko "Anoetako Baserriak" liburua kontsultatzea gomendatzen da. (gunea bisitatu)