
Solkorre kalean dago, udaletxearen atzeko aldean. Egunero irekitzen da, asteburu eta jai egunak barne, 09:00etatik 21:00etara. DERRIGORREZKOA DA ONA TXARTELA AKTIBATUTA EDUKITZEA SARTU AHAL IZATEKO.
Tutore batek hamabostean behin bisitatzen du zentrua. Bisitetan hainbat ikastaro ematen da, iraupen desberdinekoak, eta denak doakoak. Zerrenda ikusteko, klikatu beheko fitxategietan. Interesaturik daudenek udaletxean edo kiroldegian izena eman behar dute.

Anoetako KZ gunetik zure ONA (Osasun Nortasun Agiria) tramitatu ahal duzu tutorea etortzen denean. Horretarako KZgunera hurbildu beharko zara Nortasun Agiria eta Osakidetza txartela eskuan duzula. Bi aste pasa eta gero, zure Osasun txartel berria prest izango duzu bere abantaila guztiekin.
Talde osatzen denean (4-5 pertsona), firma Digitaleko ikastaroak ematen dira KZgunean txartela erabiltzen ikas dezazun .