Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2012/01/18
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa

?

Txistulari Taldea 

Txistulariak buruhandi eta erraldoiekin.<br/>
Txistulariak buruhandi eta erraldoiekin.

Zortzi gaztek osatzen dute Anoetako txistulari taldea, eta Udalak urtero sinatzen du hitzarmen bat beraiekin urteko egitaraua adosteko. Larunbatero entsaiatzen dute udalak uzten dien lokal batean, eta orokorrean hauexek dira urtean zehar egiten dituzten emanaldiak:

  • Hilero jotzea azken igandeetan
  • Kalejirak egun berezietan: urtarrilaren 6an (Errege Eguna), maiatzaren 1ean (Langileen Nazioarteko Eguna), azaroaren 22an (Sta. Zezilia Eguna), abenduaren 25ean (Eguberri eguna) eta sor daitezkeen bestelakoetan.
  • Udal Dantza Eskolarekin jotzea: Gabonetan, Dantzari Txiki Egunetan… eta Dantza Eskolako klaseetan jotzea hilean behin, umeak ohitzeko dantza egiten musika zuzenean entzunda.
  • Herriko Festak: buruhandiekin ateratzea, kalejirak egitea…
  • Sanjoanak: San Joan kantak, jubilatuei eskaintzen zaion meza…
  • Dantzari Txiki Egunak: Anoetan, Iruran, Alegian, Lezon, Hernanin, Ordizian, Billabonan eta sor litezkeenak.
  • Bestelakoak.

| Herriko Plaza z.g. 20270 Anoeta. Tlfa:943 651 200, Fax:943 650 353 | © 2008 Anoetako Udala · Ayuntamiento de Anoeta